viernes, 6 de marzo de 2009

STEE-EILAS Sindikatuaren iritzia Iturrama institutuko polemikaren aurrean

Otsailaren 4ean prentsaurrean Iturrama Institutuko zuzendariaren ekimenari buruz LABek egindako balorazioen aurrean STEE-EILASek hurrengo adierazpenak egin nahi ditu:
- Guztiz salagarria iruditzen zaigu argazkiak argitaratzea, non adin gutxiko ikasleen argazkiak agertzen diren, zeinak babesteko eskubide osoa duten.
- Guztiz arduragabea iruditzen zaigu argazkiak argitaratzea, non agertzen diren erretratatuta omenaldi saialdi hartan zuzen edo ez hain zuzen parte hartu zuten guztiak, eta horiekin batera une horretan patioan zeuden guztiak.
- Baita ere zentzugabekeria iruditzen zaigu ikastetxe bertan argitu beharko zen gaia, adin txikiko ikasle batzuk epailearen aurrean deklaratzen bukatzea.
Argazki horiek argitaratzeak, bertan agertzen diren pertsonei suposatzen dien kalteaz gain, institutuko zuzendaria erabaki batzuk hartzera behartu du. Hartutako erabaki guztiekin ez dela harro sentitzen jakin badakigu, nahiz eta batzuk ezberdin pentsatu:
- Ziurtasun osoz esan dezakegu Pedro Otaduy, Iturrama institutuko zuzendaria, Eilaskidea denak, hartutako erabakia bai ikasleentzat bai irakasleentzat kalteak gutxitzeko izan dela.
- Ikasleak identifikatzea ezin izan du ekidin bere ardurari baitagokio. Hala ere, hau ez da garrantzitsuena, izan ere bai polizia judiziala bai komunikabideek “gaztesarea.net” web gunean norbaitek zintzilikatu zituen argazkiak ikus baitzitzakeen. Dena den zuzendariak berak aitortu du hanka sartzea egin zuela ikasle horien gurasoei ez informatzeagatik.
Gertatutakoaren interpretazio maltzurra egin behar da LABek egindako balorazioa egiteko: “benetan koldarra eta miserablea iruditzen zaigula, hezitzaileak garen heinean, salatarien lan zikina...”. LABek egindako balorazioarekin ez gaude inola ere ados.
STEE-EILAS sindikatuak Pedro Otaduy Ibañezi gure babesa eman nahi diogu, izan ere ikastetxeko zuzendari gisara Auzitegi Nazionaleko Adin Txikikoen Fiskaltzaren aurrean adierazpenak egin behar izateaz gain, hezkuntzako sindikatu batek larrutua izatea.
Deialdi bat egiten dugu gatazka honetan inplikatuta dauden eragile guztion artean bizikidetasuna, ideien adierazpena eta pertsonen arteko errespetua erraztuko dituen irtenbide bat bilatzeko, bai ikastetxetan bai gizartean ere.

Iruñean, 2009ko otsailaren 5a
STEE-EILAS sindikatua

No hay comentarios:

Publicar un comentario