viernes, 6 de marzo de 2009

Autoinkulpazioa Pedro Otaduyren defentsan

Behean sinatzen dugunok duela urte asko ezagutzen dugu Pedro, intsumisioaren garaia baino lehenago ere, eta berarekin harremanetan jarraitzen dugu beste hainbat gai sozial, antimilitarista eta desobedientzia zibilaren ingurukoetan, haien zuzen gai hauexen inguruan ibili baitira betidanik berak izan dituen kezkak eta ardurak.
Jarrera hauetatik abiatuz, abertzale erradikal (gure ustez erradikalismo hau guztiz eztabaidagarria bada ere) deritzenen jokabideekin talka egin du behin baino gehiagotan, batez ere ETAren ekintzei erakutsi dien arbuioarengatik. Konfrontazio horri beti plano politikoan eta giza ekintzetakoan eutsi badio ere, ordainez, alde pertsonalera eramandako kalumniez, difamazioez eta mehatxuez jositako kanpainen biktima izan da.
Gaur egun ere, Iturrama institutuko zuzendaria den aldetik, bertan gertaturiko zenbait ekitaldi eta horietatik etorritako ondorioak direla eta, kanpaina horietako bat pairatzen ari da.
Ez ditugu gertaera horiek epaitu nahi ezta dagoeneko gehiegi zabaldu den gertaera gehiago astindu ere. Guztioi, Pedrori ere bai, zentzugabea iruditzen zaigu institutuko patio batean gertatutako zerbait auzitegi nazional batean ebaztea, baina guztioi ere iruditzen zaigu inork ezin duela pertsona bat behartu beste batzuek egindakoaren ondorioak bere gain hartzera. Gauza bat besterik ez dugu baieztatuko: norbera da bere ekintzen arduradun, bai bere ekintzak zabaltzeko edo argitaratzeko moduaren arduradun baita horrek guztiak ekar ditzakeen ondorioen arduradun ere. Gauzak gaizki datozenean biktimaren papera hartzea eta beste batzuei ardura leporatzea ez da ez osasungarria ez eta zintzoa ere.
Gauza guztien gainetik gauza bat esan nahi dugu: Pedro Otaduy ez da salatari izan eta ez du ezer egin inor begitan izateagatik. Hori dela eta, LAB sindikatuak prentsa aurreko batean Pedroren kontra egindako salaketak argi eta garbi zuzendu behar ditu. Horrelakorik egiten ez badu, gu ere bere zerrenda beltzean sartu beharko gaitu autoinkulpatzen baikara Pedrorekin bat eginez.
Iruñea, 2009ko otsailaren 12a
Juanjo Moreno KEM/MOC-eko kidea
Chema Berro CGT-ko kidea
Iñaki Sorbet CGT-ko kidea, zerga eragozle, Hipocresía Infinita-ko kidea
Fernando Armendáriz Amnistía Internacional-eko kidea
Javier Alcalde Gesto por la Paz-eko kidea
Javier Chocarro Zerga eragozle, Gerraren Aurkako Hitzak irakurlea
Joaquín Estevan Hipocresía Infinita-ko kidea
Esther Campos Zerga eragozle, Hipocresía Infinita-ko kidea
Arturo Balbuena Alternativa Antimilitarista-KEM/MOC-eko kidea
Teodoro Llorens KEM/MOC-eko kidea
Iñaki Subiza KEM/MOC-eko kidea
Javier Aisa IPES Elkarteko kazetaria
Patricia Moreno KEM/MOC-eko kidea
Carlos Bidegain KEM/MOC-eko kidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario