viernes, 6 de marzo de 2009

Ikasle batek gertatukoari buruz emandako berria

Zuzendaritza faxistaren gainetik, gudari eguna ospatzea lortu dute Iturrama ikastetxean
Iturramako ikasleen oharra:

Atzo arratsaldean, gelako armairu batean gordetzen genituen pankartak, kartelak eta prezintuak lapurtu dizkigu zuzendariak. Gainera bi ikasleri etxera deitu zien gudariaren eguneko kartel batzuk jartzen ikusi zituelako. Gurasoei zera esan die: enaltecimiento del terrorismo egin zutela eta poliziak zerbait esaten bazuela beren izena emango ziela eta prestatua genuen ekitaldia ezin izango genuela ospatu.
Baina guk, zuzendaritzaren gainetik gure programazioarekin jarraitu dugu. Goizeko 8etan Txabi Etxebarrietaren argazki bat ipini dugu ikastetetxearen sarreran. 9etan, zuzendariak argazki hau kendu egin du. 10:45etan, atsedenaldian, Olaia Kastresanaren argazkia eta Argalaren argazkiak jarri ditugu ikastetxearen sarreran, ekitaldiarekin hasteko, baino hasi behar ginenean, zuzendariak, bi argazkiak eraman ditu eta lateko sua bolkatu du. Horren ondoren, ekitaldiari hasiera eman diogu, pankarta eta argazkirik gabe, soilik, zuzendariaren aztarna faxistarekin.
Lehenengo, txalaparta jotzen hasi gara, ondoren aurresku bat dantzatu da. Honen jarraian, arrosak ipini ditugu, argazkiak imaginatzen eta bukatzeko idazkia irakurri dugu eta eusko gudariak kantatu dugu.
2008ko irailaren 26a

No hay comentarios:

Publicar un comentario