viernes, 6 de marzo de 2009

Iturramako zuzendaritza taldekideon adierazpena

Elkartasuna Iturrama institutuko zuzendariari

Iturrama institutuko zuzendaritza taldekideok, Ander Errok (zuzendariordea), Lourdes Ganboak (ikasketa burua) eta Aintzane Pereak (idazkaria), zera adierazi nahi dugu:

Lotsagabea eta onartezina iruditzen zaigu LABek froga faltsuekin egindako epaiketa eta zigorra ezartzea.

Pedroren taldekideak izanik, momenturo ikusi dugu haren jokaera eta hartutako erabakiak asmorik onenean egin direla.

Hori dela eta, Pedro gure lankide eta zuzendariari gure elkartasunik beroena adierazten diogu.

Ander Erro, Lourdes Ganboa eta Aintzane Perea. Iturrama institutuko zuzendariordea, ikasketaburua eta idazkaria (Iruñea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario