viernes, 6 de marzo de 2009

Nafarroako Institutuko Zuzendari Elkartearen adierazpena

Nafarroako Institutuko Zuzendari Elkartearen Asanbladan adostutako adierazpena
Pedro Otaduy Ibáñez Iturrama BHIko zuzendariak pairatutako egoera publikoaren aurrean, ADI (institutuetako zuzendariak) elkartearen asanblada orokorrak honako hau adierazi nahi du:
-  Pedro Otaduy Ibáñez Iturrama BHIko zuzendariari erabateko atxikimendua adierazi nahi diogu.
- Beste pertsona batzuek egindako ekintzen ondorioak ezin zaizkio leporatu inongo zuzendaritza talderi, honek eskumenak ez dituen arloetan.
-  Gure ustez, Pedro Otaduy Ibáñez-en jarduera irizpide profesional hutsetan baino ez da oinarritu.
- Ikastetxe publikoen arduradunak garen aldetik, aniztasunaren alde eta errespetuaren alde, zentzu guztietan, tinko jarraituko dugu.
- Hezkuntza komunitateari, eta orokorrean gizarteari, gertatutakoaren gaineko hausnarketa sakona egitea eta hezkuntza sisteman konfiantza izatea eskatzen dizkiogu.
Burlata, 2009ko otsailaren 10a

No hay comentarios:

Publicar un comentario