viernes, 6 de marzo de 2009

Eunate BHIko irakasle batzuen adierazpena

Eunate BHIko 25 irakaslek honakoa adierazi nahi dugu:
 
Iturrama BHIko zuzendari eta lankide Pedro Otaduyri gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu, bizi duen egoera latz eta gogorrarengatik.
Iturrama institutuan pairatzen ari den prozesuan guziaren errudun eta erantzule bakarra Pedro Otaduy zuzendaria izendatu izana onartezina egiten zaigu.
Hezitzaileak garen aldetik, Pedro Otaduy kalifikatzeko erabilitako “koldarra, miserablea, salataria, jokabide zekena” bezalako irain eta adierazpen mordoaren salaketa irmoa egin nahi dugu, hitz hauek barnean gordetzen duten larritasun eta arriskuez jabeturik.
Gizarteari gertatutakoaren berri emateko zenbait eragilek (LAB sindikatuaren komunikatua, besteak beste) erabilitako bertsioaren manipulazioa ere salatu egiten dugu.
Azkenik, deia luzatzen diogu Nafarroako ikastetxeetako irakaslegoari, eta bereziki Iturrama BHIkoari, Pedro Otaduy zuzendariari elkartasuna adierazi eta salaketa horien aurrean babesa eskaini diezaion.
 
Ane Ablanedo Larrion, Itziar Aguirrebeitia Urbiola, Esther Aldabe Villanueva,  Cristina Aldaz Lazkoz,  Iosune Alvarez Maeztu,  Ana Isabel Alvarez Rodriguez, Mikel Aramburu Zudaire,  Rosa Mª Azcona Urtasun,  Ana I. Botello Fernandez,  Marta Diez Serna,  Cristina Erice Oroz,  Roberto Gomez Zorrilla,  Mila Iguzkiagirre Zelaieta,  Ana Irigoyen Paternain,  Mikel Izkue Apeztegia,  Maite Jurio Vidarte,  Irene Miguelena Adot,  Maitane Mina Ederra,  Javier Navarro Los Arcos,  Iñaki Otxoa Otermin,  Xabier Sesma Rubio,  Elena Sueskun Flamarike,  Leire Zabaltza Aleman,  Mª Jose Zazpe Oyarzun,  Marian Zubiaurre Arrieta.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario