viernes, 6 de marzo de 2009

Hezkuntza alorreko sindikatuen adierazpena

ITURRAMA INSTITUTO INGURUKO EZTABAIDAREN AURREAN
IRAKASLEEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA

Adierazpen hau onartua izan da AFAPNA, ANPE, APS, CSI-CSIF, CCOO eta STEE-EILAS sindikatuen aldeko botoekin, LABen kontrako botoa eta ELAren abstentzioa
Irakasleen Batzordearen Bozeramaileen Junta bilduta, gaur, otsailak 12, Iturrama Institutu inguruan sortu den eztabaida eta bertako zuzendaria den Pedro Otaduy Ibáñezen egoerari buruz ondorengoa adierazi nahi dugu:
Bere atsekabea adierazi nahi du, gai honek ikastetxearen eremua gainditzeagatik, non argitua izan behar zuen, adin txikiko ikasleek epaitegiaren aurrean agertu beharragatik eta LAB sindikatuaren aldetik oso lama den salaketa egiteagatik,
Ekitaldiaren argazkien argitaratzea egileen ardura da eta honek Institutuko zuzendaria kinka laman jarri du, non erabaki batzuk hartzera behartu duen eta Entzutegi Nazionaleko adin txikikoen fiskaitzaren aurrean agertu behar izan duen.
Uste osoa du Iturrama institutuko zuzendariaren jokabidea aldioro ikasleekiko eta irakasleekiko eragin ezkorrak txikitzea izan dela. Beraz, institutuko zuzendariari eta irakasleei bere babesa adierazten die.
LAB sindikatuak otsailaren 4ean prentsaurreko batean adierazitako iritziak errefusatzen ditu, non institutuko zuzendariari ondorioak leporatzen dizkion.
Hau dena dela eta, exijitzen dugu:

1. LAB sindikatuari publikoki egindako adierazpenak zuzentzea, beraien iritziak ez baitira ekintzetan oinarritzen usteetan baizik.
2. Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio lehenbailehen gisa honetako egoeretako protokolo bat ezartzea.

Deialdi bat egiten du gatazka honetan inplikatuta dauden eragile guztion artean arazo hau bidera dezaten eta berez nahiko lama den egoera gehiago larritu beharrean baretzea, eta bizikidetasuna, kontrajarriak izan daitezkeen ideien adierazpena eta pertsonen arteko errespetua, erraztuko dituen bideak bilatzeko bai ikastetxean bai gizartean.
Iruña, 2009ko otsailaren 12a
IRAKASLEEN BATZORDEAREN BOZERAMAILEEN JUNTA

No hay comentarios:

Publicar un comentario